Ongi etorri 2025-2026 Ikasturtera
Ongi etorri 2025-2026 Ikasturtera
2025/09/08
Ongi etorri familia berriei! Webgune honetan Katiluzar Guraso Elkarteari buruzko informazioa, baita Katiluzarrek antolatutako ekintzen inguruko berriak ere, aurkituko dituzue. Horrez gain, eskolatik eta beste eragile batzuetatik bidalitako informazio interesgarria ere eskuragarri izango duzue. . Hemen, ikasturte hontako egutegia aurkituko duzue eta hemen, jangelako menua. Azpian, Katiluzar Guraso Elkarteko diptikoa duzue:
Eskola Txikitako Festarako udako arropa
2025/03/13
Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna
2025/11/26
Hemen argazki gehiago:
Eskola Txikietako Arropa
2024/10/30
Eskola txikietako neguko arropa iritsi da. Eskaerak egiteko eta laginak ikusteko eskolako patioan egongo gara honako ordutegian:
-Asteazkena 16:30 - 17:00
-Osteguna 16:30 - 17:00
Eskaerak email bidez ere egin daitezke azaroaren 1era arte katiluzarge@gmail.com helbidera bidaliz
Ongi etorri 2024-2025 Ikasturtera
2024/09/10
Ongi etorri familia berriei! Webgune honetan Katiluzar Guraso Elkarteari buruzko informazioa, baita Katiluzarrek antolatutako ekintzen inguruko berriak ere, aurkituko dituzue. Horrez gain, eskolatik eta beste eragile batzuetatik bidalitako informazio interesgarria ere eskuragarri izango duzue. . Hemen, ikasturte hontako egutegia aurkituko duzue eta hemen, jangelako menua. Azpian, Katiluzar Guraso Elkarteko diptikoa duzue:
2024 INGURUMENAREN EGUNA
2024ko Ingurumenaren munduko egunaren harira, komunitate batzordeak ekintzak antolatu zituen
2024 Kultur Aniztasunaren Eguna
Eskola txikietako udaberriko arropa salmenta
Eskola txikietako udaberriko arroparen eskaera egiteko aukera dago eskolan ostiralerarte, 16:30tatik 17:00tara.
Nahi duenak, aukera dauka eskaera egiteko email bidez katiluzarge@gmail.com helbidera Apirilaren 27a baino lehen
Uztaileko udaleku irekiak
Auzo Udaletik, uztaileko udaleku irekien inguruko oharra:
Euskara eta kulturartekotasuna Ereñozun
Emozioen kudeaketa Familian - Entrenamendu saioa
Martxoak 8
Jantoki menuak
Batzar orokorra - Otsailaren 14ean 16:30tan
Eskola kirola urteko topaketak
Esteka honetan dago Eskola Kirola Urteko Topaketak
Euskararen eguneko argazkiak
2023/12/04
NERABEEK SEXUALITATE ASKE ETA SANO BAT IZAN DEZATEN?
Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna
2023/11/20
Kaixo!
Gainean dugu azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna. Antolatutako ekintzetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!
Komunitate batzordea
NERABEEK SEXUALITATE ASKE ETA SANO BAT IZAN DEZATEN?
Eskola Txikietako neguko arropa salmenta
2023/11/07
Ostiralera arte (Azaroak 10), eskola txikietako neguko arropa egongo da salgai eskolako sarreran. 16:15-17:30etara.
PREZIOAK
UMEEN ARROPA:
- JERTSEA BERDEA ............................. 25,00 €
- JERTSEA URDIN ILUNA ....................... 25,00 €
- KAMISETA JASPEATUA ....................... 12,00 €
- KAMISETA GORRIA ............................. 12,00 €
- KAMISETA ZURIA MANGA LUZEA .... 12,00 €
- RIÑONERA ........................................... 8,00 €
HELDUEN ARROPA:
- JERTSEA GRISA ILUNA ........................27,00 €
- JERTSEA ROSA VINTAGE ....................27,00 €
- KAMISETA BELTZA ZABALA ................ 15,00 €
- KAMISETA BELTZA ESTUA ................. 15,00 €
- KAMISETA NATURALA ZABALA ...........15,00 €
- KAMISETA NATURALA ESTUA ............ 15,00 €
- POLTSA ............................................... 8,00 €
Batzar orokorra 2023/10/04 17:00
2023/10/02
Urriak 04 asteazkena, 17:00 tan Katiluzar Guraso Elkarteko Batzar Orokorra ospatuko da .
Hauek dira landuko diren jaiak:
1. Batzordeen plangintzak
2. Kuota igoera
3. Trafikoa
4. Euskera eta kulturartekotasuna (UEMA-k bideratutako proiektua)
5. Norberak lekarkeena
2023-2024 Diptikoa
2023/09/14
Ongi etorri guraso berriei. Hemen ikasturte hontako egutegia aurkituko duzue. Ondoren duzue Katiluzar Guraso elkarteko diptikoa:
Haurrentzat auzoetako tallerak: Eskulanak
2023/09/07
Auzo udaletik bidalita:
Kaixo, aurten ere Hernaniko Udalak antolatuta, ESKULAN TAILERRA eskainiko da EREÑOTZUN.
Saioak DOAN izango dira eta adinaren arabera bi talde osatzen saiatuko gara.
Talderen bat osatuko ez balitz, izena emandako haur guztiak lehen taldean sartuko lirateke.
Begiralea:
Enara Macicior Ollo
Animatu!
Auzo Udala
Zaintza zerbitzua
2023/06/22
Informazio gehiago hemen
Zakutxo tailerraren argazkiak
2023/06/09
Atzoko zakutxo tailerra
Organo Gorena
2023/06/06
Organo Gorena hobeto ulertzeko EHIGE-k sortutako gida “OOGetan parte hartzen duten gurasoentzako gida” izeneko dokumentuaren 2021-eko edizioa hemen eskuragarri. Informazio gehiago EHIGE-ren web-gunean https://www.ehige.eus/eu/oog-etarako-hauteskundeak/
Kultur aniztasunaren eguna
2023/05/26
Maiatzak 21ean ospatutako Kutur Aniztasunaren eguna
Kultur aniztasunaren eguna
2023/05/15
Ereñotzuko udaleku irekiak
Martxoak 8 emakumeen eguna
2023/03/09
Atzo martxoak 8 emakumeen eguna!!
Guretzat zentzua izan zuen denok elkartzeak.
Eskerrikasko egunean zehar parte hartu zenuten guztioi: goizeko gazte kirolariei, atxaldeko pelotari eta manifestalariei eta errematea emateko afarira hulbildu zinetenoi.
Eta azaltzerik izan ez zenutenentzat, ba lasai, etortzeko modua dezutenean elkartzeak duen zentzua haundiagoa eta osoagoa izango da.
Doinua: haizeak bidali du
Iñatzuar petoak
ta “”berrik” besteak
adinean anitzak
zahar ta gazteak
borroka eta festa
suziri eta keak
merezi izan digu
denak elkartzeak.
Martxoak 8
2023/03/08
Hezizerb formakuntza 2. saioa Martxoak 14 17:00tan
2023/03/01
Hezizerb elkartearen 2. formakuntza saioaren data aldatu da. Formakuntza- Martxoak 14, 17:00tan izango da
Hezizerb formakuntza 1 saioaren laburpena
2023/02/26
Otsailak 7an Hezizerb elkarteak emandako lehenengo saioaren formakuntzaren laburpena hemen
M8
2023/02/22
Martxoak 8 andre afaria irrintzin, emakumeen eguna ospatu eta aldarrikatzeki
Papera apuntatzeko ( izena eta zein bokadilo) tabernan ( martxoak 3 baino leno)
Apuntatuuuuuu
Formakuntza Otsailak 7 17:00tan
2023/02/03
Otsailak 07 asteartea, 17:00 tan formakuntza. HEZIZERB erakundearekin egingo da.
Gaiak: haurren eskubideen inguruko ideia orokorrak, zer da tratu ona eta txarra... eta batez ere gurasook eramandako kasu edo egoerak.
Batzar orokorra 2023/01/24 17:00
2023/01/20
Urtarrilak 24 asteartea, 17:00 tan Katiluzar Guraso Elkarteko Batzar Orokorra ospatuko da
2022ko eguberri kanta
2022/12/28
Abenduaren 24ean auzoan kantari ibili ginen, kantatu eta dirua bilduz, baino, batez ere, elkarrekin egon eta gozatuz!!!!
Gau beltza
2022/12/05
2022ko Urriaren 31ean Gau beltza ospatu zen Ereñozun, Hemen argazkiak:
Euskararen eguna
2022/12/03
Gaur, euskararen egunean, "Itsas munstroa" pelikula ikusi dugu. Ondoren txokolate beroa hartu dugu. Gora gure euskara!
Euskara Ereñotzun
2022/12/03
Larunbatean Euskararen eguna
2022/12/02
Tratu on proiektua
2022/11/24
-umeen aurkako biolentzia sexual, fisiko eta psikologikoa legez zigortua dago
-umeek osasun, elikadura eta hezkuntza eskubideak dituzte
-umeek erabakitzeko eskubidea dute, kontuan hartuak izatekoa, eta erabaki hoietan gurasoak ondoan sentitzekoa beraiek babestuz
Hemen ikus dezakezue Eskolan egindako tratu on proiektuaren bilera, Katiluzarretik tratu on hauen inguruan formakuntza antolatzen ari da:
Azaroak 25
2022/11/23
Haurtzaintza
2022/11/18
Hemen Ereñotzuko Olak Auzo-Elkarteak bidalitako haurtzaintza zerbitzuaren inguruko informazioa:
Etxetxoa
2022/10/23
Azaroak 15 17:00 tan batzar orokorra (Eguna aldatu da)
Katiluzar guraso elkarteko batzar orokorra Azaroak 15era, asteartea, aldatu da. Arratsaldeko 5etan izango da.
Azaldu, denok ezagutu eta martxan jartzeko
URRIAK 22 GERTURATZEN ARI DA
Urriak 22an eskolako patioan dagoen etxetxoa apaindu, margotuko dugu auzolanean.
Gogoan al duzue, Epeleko Sofia artistarekin eskolako sarrerako murala nola margotu genuen?
Orduan ikasle, irakasle, guraso eta auzotarrok Sofiaren laguntzaz eskolako sarrerari argitasuna eta kolorea jarri genion.
Oraingoan ere, auzolanean etxetxoa dotore jantziko dugu, kolore, irudi eta forma desberdinak erabilita.
ETXETXOAREN HISTORIA
Etxetxoa orain 4 urte eraiki genuen, Tabakalerako "Eskola Aldiria" proiektuan parte hartuz; auzolanean, birziklapen, berrerabilen eta jasangarritasun irizpideak erabilita.
Erabilpenaren poderioz etxetxoak konponketa bat baino gehiago behar izan ditu. Azkenekoa, aurreko asteburuetan egin du Patio Batzordeak, beste gurasoon laguntzaz.
Etxetxoko zuloak eta bestelakoak konponduta apaintzeko garaia iritsi da!!!
NOLA APAINDUKO DUGU?
Ikasleek gogoan izango dituzte, ikasturteko egun edota aste berezien harira (euskararen nazioarteko eguna, azaroak 25a, martxoak 8a, kultur aniztasunaren astea, ekainak 5...) "Etxetxoaren kartulinetan " jasotako ideiak.
Komunitate batzordeak proposatuta eta irakasleen laguntzaz, egun edota aste horietako lanketa eta ideietatik, gelan beraien ideia propioak jaso zituzten. Gela bakoitza, ikasturte osoan, bere "Etxetxoaren kartulina" osatuz joan zen.
Ideia guztiak biltzearen helburua, guztion artean adostutako mezu, irudi, formak aukeratu eta etxetxoan isladatzea zen. Horrela, komunitate osoak, eskolara bidean etxetxoan pintatutako mezuak irakurri, ikusi, sentitu eta ikasi ahal izateko.
AXPI ILUSTRATZAILEA
Ereñotzun bizi den Axpi ilustratzaileak ideia guztiak borobildu eta diseinu eder bat egiten lagunduko zigula pentsatzuz, berarengana jo genuen. Aurreko ikasturte amaieran, gela bakoitzak bere "Etxetxoaren kartulina" aurkeztu zion Axpiri.
Axpik ideia guizti horiek batidora erraldoi batean sartu eta kolore, forma, irudi eta jatorri desberdina izango duen diseinua proposatuko digu.
Urriak 25 17:00 tan batzar orokorra
Urriak 25, Asteratea, arratxaldeko 5etan, Katiluzar guraso elkarteko batzar orokorra
Azaldu, denok ezagutu eta martxan jartzeko
2022-23 Kurtso hasierako eskola-guraso bilera
2022/09/07
Patioan, borobilean eserita, kantuz hasten degu bilera
URUMEA BAILARA
BERTAN AUZO BAT BADA
EZAGUTU GAITZAZU
“IÑATZUARRAK” GARA
ESKOLA BAT BADEGU
GARENAREN EREDU
HAN IKASITAKOAZ
HARRO GAUDE GU
AUZOKO IZAKERA
FESTA ETA EUSKERA
ESKOLAKO ZAINDARI
DEGU “TXIRRITA” BERA
“TXIRRITA” HAUNDI HURA
BIZI OHI ZEN MODURA
BERTSO TA KANTUZ ZATOZ
EREÑOTZURA!
-Irakaslee eta gurasoen auzkezpena (baita Katiluzar guraso elkartearen ere)
-datu orokorrak: egutegia, materialaren kuota, jangelako txanda bakarra
-euronet 50/50 proiektua: (udalaren proposamena)
-Aurreko urtean C02 neurgailuak jarri eta 1000e aurreztu ziren.
-aurten jasangarritasunean inbertitzen jarraituko da
-agenda 20/30: helburuak
-baratza
-diru laguntza
-bide heziketa: Hernaniko udalaren eskutik. LH-koentzat antolatzen da urtero, sai teoriko eta praktikoekin
-Irakurzaletasuna: Galtzagorri taldea
-lekarozeko egonaldia bi urtean behin izanda, aurten ez da tokatzen, horren ordez ekainean gau bat pasatzera joado dira LH5 eta LH6
-baso eskola: proiektuarekin jarraitzen da LH 1 eta LH2n. Bi eremu izango dira aurreko ikasturtean bezala. 2-3 ziklokoen parte hartzeko eskaera kontutan hartuko da.
-irteera: urriak 13-14 Oriora LH guztia
Antolaketan:
-Hezkidetza: SAIOA
-Berrikuntzak: ESTI
-Patioa: MADDALEN
-Festa/jaiak: ARANTXA
-besteak/zuzendari:GARBIÑE
2022-2023 Ikasturtearen egutegia
2022/09/05
2022-2023 ikasturtea Irailaren 8an hasten da. Hemen 2022-2023 ikasturteko egutegia:
San Antonio Jaiak 2022
2022/06/03
Hemen San Antonio Jaietako egitaraua:
Kurtso bukaerako jaialdia eta bazkaria
2022/05/31
Ekainak 10 Ostirala
Goizean paella lehiaketa, guraso- irakasle eta ikasleak
Arratxaldean ikasturte bukaerako ekitaldia hiruetan
LH6 mailako ikasleen agurra
Gero San Antonioak ere bertan dira eta jai giroa, merendola eta jolasak KGEk antolatuta
Ekainak 18 Larunbata
Ikasturteari bukaera emateko irakasle-ikasle-guraso bazkaria frontoian
Gero jolasak, musika eta dantza
Kultur Aniztasunaren egunak : Munduko eskolak
2022/05/23
Kultur Aniztasunaren asteari amaiera emateko, MUNDUKO ESKOLAK gerturatu dizkigu MIRENek.
Goizean eskolako txikienei "Mama,do you love me?" ipuina kontatu die Xaren laguntzaz.
Alaskako hainbat kontu entzun ondoren, ahabi eta paxintxiak dastatu dituzte.
Arratsaldean berriz, Munduko beste kontinenteetara bidaiatuko dute, bertan bizitako esperientzia kontatuko dielarik.
Alaska, India eta Senegalen bizitakoa irudi bidez ikusteko aukera izango dute.
16:15 ean Ludotekako atea nahi duenarentzat irekita egongo da, bertan prestatu duen ERAKUSKETA ikusi ahal izateko.
ESKERRIKASKO MIREN azken aste honi amaiera ezin hobea emateagatik!
Kultur Aniztasunaren egunak : Holanda
2022/05/20
HOLANDAren txanda izan da gaur. Argi geratu zaigu Holandan kolore biziak dituztela maite. Goizean goizetik koloretsu zegoen gaur gure eskola atatia.
BENek, Holanda bertatik ekarritako gazta,saltxitxa,opiltxo eta goxokiekin prestatu du gaurko hamaiketakoa.
Holandar hitz batzuk ere ikasi dituzte txikitxoek, kontatu dien ipuinari esker.
Mila mila esker BEN, ederra antolatu dezu!
Kultur Aniztasunaren egunak : Valentzia
2022/05/19
Gaur Azahar usaiarekin argitu du egunak Ereñozun.
VALENTZIAra gerturatu gaitu etxetxo inguruan zeuden laranja, paellera eta "a la fresca" egoteko txokoak.
MAITEk gustora azaldu dizkie haur eta irakasleei bertako ohiturak. Adibidez "Mascletá" zer den eta noiz egiten den.
ESKERRIKASKO MAITE !
Kultur Aniztasunaren egunak : Suitza
2022/05/18
Gaur auzoko SUITZArraren txanda izan da.
FREDYk, labetxo bat eta osagai pare batekin , mokadutxo bikaina prestatu die ikasleei RACLETTE-ak hain zuzen ere.
Eta etxetxoan zintzilikatu dituen Suitzako hainbat argazkik jakinmina sortu dute ikasleengan...
Goiz goxo eta atsegina benetan.
ESKERRIKASKO FREDY!!
Kultur Aniztasunaren egunak : Ijitoak
2022/05/17
Gaur auzoko IJITO FAMILIAREN bisita izan dute eskolan, a ze giroa jarri duten.
ESKERRIKASKO Alejandra, Isabel, Angel, Juliana eta Yeni!!
Kultur Aniztasunaren egunak : Ukrania
2022/05/16
Yvanka dotore jantzita agertu zaigu, berak jositako jantziarekin, eskuetan pastel egin berriak zekartzala.
Arrautza egosiak zertarako ote ziren eta...apain asko geratu dira!
Kafe turkoa prestatu dute eskolako zaharrenek.
Eskerrik asko Yvanka !!
Kultur Aniztasunaren egunak : Mexiko
2022/05/12
Gaur Mexiko.
Guakamolea eta frijoleak jateko.
HH-koek dantzan eta jaguarrak margotzen ibili dira Rodolforekin.
Eskerrik asko Rodolfo!
Kultur Aniztasunaren egunak : Errusia
2022/05/11
Gaur hasi degu Kultur Aniztasunaren astea.
Errusia gertuagotik ezagutzeko aukera izan degu goizetik,bertako musika,janari, eta apaingarriekin.
Ekaterinari esker. Matriuskaren Historia ezagutu dute gure haurrek arratsaldean eta Errusiako doinuekin dantzan amaitu dute eguna.
Mila esker Ekaterina!!
Kultur Aniztasunaren egunak
2022/05/10
Txirrita eskolan kultura ezberdinak ezagutzeko ekintzak antolatuko dira datozen egunetan eskolarekin eta batez ere beste kultura batzuk ere badituzten guraso eta senitartekoekin.
Errusia: Maiatzak 11, Asteazkena
Mexiko: Maiatzak 12, Osteguna
Ukrania: Maiatzak 16, Astelehena
Ijitoak: Maiatzak 17, Asteartea
Suitza: Maiatzak 18, Asteazkena
Valentzia: Maiatzak 19, Osteguna
Holanda: Maiatzak 20, Ostirala
Munduko eskolak: Maiatzak 23, Astelehena
Eskola txikietako festarako udako arroparen eskaera egiteko aukera izango da eskolako patioan ondorengo egunetan:
Ostirala, martxoak 14, 16:30 - 17:00
Astelehena, martxoak 17, 17:30 - 18:00
Asteartea, martxoak 18, 16:30 - 17:00
Eskaera email bidez ere egin daiteke: katiluzarge@gmail.com
Katalogoa: