Ereñotzuko Txirrita eskolako guraso elkartea gara.
1994ko azaroaren 4ean sortua, elkarte bezala 1995eko otsailean erregistratu zen.
2010urtetik gaude Baikara elkartearen barruan eta eskola txikia izanik, GETGEK (Gipuzkoako
Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinadora Federazioa taldean ere bagaude.
Gure zuzendaritza batzordearen osaketa legeak eskatzen duen erakoa da, alegia lehendakari, idazkari, diruzain eta batzordekideekin, baina 2017az geroztik elkartea denok osatu eta bertan denok lan egiteko asmoarekin, batzordeetan antolatuta gaude.
Batzordeak:
-ekonomia eta eskolaz kanpoko ekintzak
-komunitatea
-komunikazioa
- jangela-garraio eta jaiak
- patioa
Batzorde hauek beren batzordeburuak dituzte, eta gure bilerak bai orokorrak eta bai batzordeburuen artekoak dira.
Ekintza eta ospakizun ezberdinak ditugu urtean zehar, beti ere eskola eta auzo udalarekin harremanetan:
-Ospatzen ditugunak: Santo Tomas, gabon eskea, Santa Ageda, inauteriak, ikasturte bukaerako, bazkaria…
-Jaiak: gabon festa , San Antonioak eta ikasturte bukaerako bazkaria
-Jaiak eta baloreak: Euskararen eguna, emakumeen eguna, arimen gaua, …
-Formakuntza: urtean zehar gurasooi begira.
KONTAKTOA
Emaila: katiluzarGE@gmail.com
Helbidea: txirrita eskola 0, 20120 Hernani (Ereñotzu)