Urriaren 18an eta 19an GOZO Bergara topaketak egingo dira Bergarako Udaletxean, Bidezko Elikadurak, EHIGEk, Elikaeneak eta Ereintajan Bergarak antolatuta.
Hemen daukazue topaketen egitaraua. Hiru mahai nagusi antolatu ditugu:
Eskola-elikadura: "Nola eraldatu gauzak ezer aldatzen ez denean"
Sukaldarien eta ekoizleen arteko aliantzak, gure sukaldeak egokituz
"Elikadura eskubidea: Merkatuak zerbitzu publiko gisa"
Txikigune zerbitzua egongo da 4 urte baino gehiagoko umeentzat eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea.
Adunako Eskola txikitik bidalita:
"Ekainak 16an Gipuzkoa Eskola Txikien Festa izango da Adunan, egunean zehar ekitaldi, jolas, tailer, etb. Deberdinak egongo dira, bertan familia giroan elkarrekin egun polita igaro dezagun. Azken hilabete hauetako antolakuntzan murgildurik gabiltzala, egun hortako bazkarirako izen ematea egiteko ordua iritsi dala informatzera gatoz.
Bazkaltzeko 2 menu desberdin proposatzen ditugu menu beganoa eskatzeko aukera dagoelarik. Intolerantziarik eduki ezkero, menua egokitu dezakegu, jakinarazi iezaiguzu.
Hala ere, kontutan eduki, pintxo edo ogitarteko salmenta ere egongo dela frontoi zaharrean jarriko dugun postuan eta tiketa bidez lortu ahal izango dituzuela. Bazkaria, futbol zelaiean montatuko den karpan egingo da 14:00tan.
Bazkarirako, izena emateko epea maiatzaren 24ra arte izango da .
Festa egunean txartelak tiketen salmenta gunean izango dituzue jasotzeko."
Bidali mezu bat Komunikazio eta Antolaketa batzodeko kide bati edo idatzi katiluzarge@gmail.com
Hauek dira menuak:
2023/12/04
Katiluzarretik erabaki behar degu ea proiektu honetan parte hartuko degun. Horretarako guraso bat behar degu hurrengo bileretara joateko:
Hemen ondorengo saio eta orduak:
2. saioa: abenduaren 14a//14:30-16:30. Gaztelekuan: Aristizabal kalea 5, behea eskubi.
3. saioa: urtarrilaren 25a// 14:30-16:30 Gaztelekuan.
4. saioa. FORMAZIOA. Otsailaren 20a// 10:30-13:30. Tabakalera.
5. saioa. martxoaren 21a// 14:30-16:30 Gaztelekuan.
Hemen informazio gehiago:
TREBA GURASOAK : 23-24 IKASTURTERAKO HITZALDIAK HERNANIN
OINARRI SENDOAK 0-3 ADIN TARTEAN. HITZALDIA
Trebatzailea: Nerea Mendizabal
Norentzat: Haurren gurasoentzat
Data: Azaroak 6
Lekua: Udaletxeko Areto Nagusia
Ordua: 17:30-19:00
Hizkuntza: Euskaraz
Izen-ematea: https://labur.eus/trebagurasoak23
Informazio gehiago: 943 337041 edo gazteria@hernani.eus
KOMUNIKAZIOA FAMILIAN. GURASO ETA SEME-ALABEN ARTEKO HARREMANAK ETA KOMUNIKAZIO HOBETZEN.
HITZALDIA
Trebatzailea: Leyre Cano
Norentzat: Haur eta nerabeen gurasoentzat
Data: Azaroak 22
Lekua: Biteri kultur etxean. Areto nagusian.
Ordua: 17:30-19:00
Hizkuntza: Euskaraz (aldibereko itzulpen zerbitzua)
Izen-ematea: https://labur.eus/trebagurasoak23
Informazio gehiago: 943 337041 edo gazteria@hernani.eus
PORNOGRAFIA GAUR EGUNGO SEXU-HEZIKETA OTE?
Trebatzailea: Eider Goiburu
Data: Otsailak 1
Lekua: Biteri kultur etxean. Areto nagusia.
Ordua: 17:30-19:00
Hizkuntza: Euskaraz (aldibereko itzulpen zerbitzua)
Izen-ematea: https://labur.eus/trebagurasoak23
Informazio gehiago: 943 337041 edo gazteria@hernani.eus
OSASUN MENTALA ETA NERABEAK
Trebatzailea: Iratxe Cuevas
Data: (data zehazteko)
Lekua: Biteri kultur etxean. Areto nagusia.
Ordua: 17:30-19:00
Hizkuntza: Euskaraz (aldibereko itzulpen zerbitzua)
Izen-ematea: https://labur.eus/trebagurasoak23
Informazio gehiago: 943337041 edo gazteria@hernani.eus
HITZALDIA : GURE SEME-ALABAK ETA PANTAILEN ERAGINA
HITZALDIA ALVARO BEÑARANEN ESKUTIK
GIPUZKOAKO ESKOLA TXIKIEN KOORDINAKUNDEAK ANTOLATURIK
Albizturren, azaroak 9 Udal aretoan 17:30tan.
GURE SEME-ALABAK ETA PANTAILEN ERAGINA.
[Zabalkundea] Oldarraldiaren aurrean euskararekin bat, euskaraz bat!
2023/10/30
Euskaltzaleen topagunetik bidalita:
Kaixo bazkide! Zer moduz?
Dagoeneko jakingo duzuen bezala, azaroaren 4an Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako manifestazioa egongo da Bilbon "Oldarraldiaren aurrean euskararekin bat, euskaraz bat" lemapean. Euskaltzaleen Topaguneak, Kontseiluko kide den heinean eta egungo egoeraren irakurketa partekatzen duenez, deialdiarekin bat egingo du.
Gauzak horrela eta mobilizaziorako deialdia lantzeko, Euskalgintzaren Kontseiluak zabaldu duen komunikazio gida helduarazi nahi dizuegu.
Bertan, euskarri desberdinez gain, herrian egin ditzakezuen zenbait ekintza proposamen ere aurkituko dituzue.
Hauek izan daitezke herriz herri egin ditzakezuen ekintza batzuk:
Herrian deialdi kartelak jarri
Herriko euskaltzale eta euskalgintzako beste eragileekin argazkia atera eta deialdiarekin sareen bitartez zabaldu (sare sozialak, Whatsapp, Telegram, mailing-ak...)
Aukera izanez gero, BIlbora joateko autobusak antolatu.
Azaroaren 4ko manifestaziorako informazioa eta materiala jasotzen dituen webgunea sortu du Euskalgintzaren Kontseiluak: https://kontseilua.eus/azaroak4/
Webgunean eta komunikazio gidaliburuan zabalkunderako material guztia aurkituko duzue.
[Zabalkundea] Oldarraldiaren aurrean euskararekin bat, euskaraz bat!
2023/10/30
Euskaltzaleen topagunetik bidalita:
Kaixo bazkide! Zer moduz?
Dagoeneko jakingo duzuen bezala, azaroaren 4an Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako manifestazioa egongo da Bilbon "Oldarraldiaren aurrean euskararekin bat, euskaraz bat" lemapean. Euskaltzaleen Topaguneak, Kontseiluko kide den heinean eta egungo egoeraren irakurketa partekatzen duenez, deialdiarekin bat egingo du.
Gauzak horrela eta mobilizaziorako deialdia lantzeko, Euskalgintzaren Kontseiluak zabaldu duen komunikazio gida helduarazi nahi dizuegu.
Bertan, euskarri desberdinez gain, herrian egin ditzakezuen zenbait ekintza proposamen ere aurkituko dituzue.
Hauek izan daitezke herriz herri egin ditzakezuen ekintza batzuk:
Herrian deialdi kartelak jarri
Herriko euskaltzale eta euskalgintzako beste eragileekin argazkia atera eta deialdiarekin sareen bitartez zabaldu (sare sozialak, Whatsapp, Telegram, mailing-ak...)
Aukera izanez gero, BIlbora joateko autobusak antolatu.
Azaroaren 4ko manifestaziorako informazioa eta materiala jasotzen dituen webgunea sortu du Euskalgintzaren Kontseiluak: https://kontseilua.eus/azaroak4/
Webgunean eta komunikazio gidaliburuan zabalkunderako material guztia aurkituko duzue.
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN ALDE, HEZKUNTZA LEGE HONI EZ!!
2023/10/16
Baikaratik bidalita:
Manifestazioa urriaren 29an, 12:30etan Donostiako Bulebarretik abiatuta.
Entzun gaitzatela!
Zabaldu bideoa zuen Guraso Elkarteko kideen artean.
Formakuntza
Euskaltzaleen Topagunetik bidalita:
Datorren ostegunean, urriak 5, GAU BELTZA-ren inguruko online formazio saio bat antolatu dugu arratseko 18.00etan.
Ospakizunaren nondik norakoak eta herri ezberdinetako esperientziak ezagutuko ditugu saioan. Izena esteka honetan eman dezakezue.
Besarkada!
https://forms.gle/JEYJSFBkvTnbAhgSA
Formakuntza
UEU-tik bidalita:
Haurraren jarduera autonomoak duen garrantzia 0-3 urteko etapan ONLINE IKASTAROA
Datak: Urriaren 18tik azaroaren 28ra
Aurrez aurreko saioak:
Azaroaren 9an, osteguna, 17:30-19:30.
Azaroaren 16an, osteguna, 17:30-19:30.
Izen ematea zabalik dago (azken eguna urriak 11)
Urriak 21, larunbata, 10:00-13:00
Urriak 28, larunbata, 10:00-13:00
Ondo izan!
Ane Garetxana Ettcheto
Etengabeko Prestakuntzako teknikaria
Baikaratik bidalita:
Kaixo;
Onartu nahi den Hezkuntza Lege Berriak, Euskal Eskola Publikoa ahultzea ekarriko du, gure seme-alaben kaltetan. Hau dela eta, manifestazio deiladia luzatzen da, Euskal Eskola Publikoa indartzeko ozen eskatuz.
Manifestazio deialdia
Data: urriaren 29an, igandea,
Ordua: 12:30
Non: Alde Eder - Donostia.
10:00etatik aurrera: umeentzat ekitaldia (Alderdi ederren)
12:30etan: manifestazioa (Boulevard-etik)
Manifestazioan familiak izango gara protagonista, hau dela eta, guraso elkarteetako ordezkariok, pankarta atzean edota oholtzan, gure protagonismoa izango dugu. Aukeratu zure guraso elkarteko ordezkaria (edo bi ordezkari) eta izena eman pankarta atzean edota oholtzan egoteko. Horretarako, galdetegia bete: PARTE HARTU
Informazio gehiago emango da datorren astean egingo den bileran, zatozte bilerara. Bilera hitzordua: urriaren 3an, 18:00etan, Orioko Zaragueta herri eskolan. Online parte-hartu, nahi izanez gero, bidali konektatzeko zure helbide elektronikoa, mezu honi erantzunez.
Ongi izan
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO PLATAFORMA
2023/09/30
Gure Platera Gure Aukerak newsletter berria bidali du, arakatu hemen:
Ekainak 4
2023/05/23
Euskal Eskola Publikoaren 30. Jaia Mungian egingo da ekainaren 4an. Aurten Bastidan ospatu dugun Jaian Arabako Errioxako eskola publikoek lekukoa eman zieten Mungiako eskola publikoko ordezkariei, 2023ko Eskola Publikoaren Jaia antolatzeaz arduratuko direlako.
Gorde data!
2023/05/15
Eskola Txikietako XI.Jardunaldiaetan Lizartzan Rakel Gamitok Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak...onurak eta gatazkak. Nola kudeatu? hitzaldia eman zuen.
Hemen Rakel Gamitok sortutako eta banatutako materiala
2023/05/01
Eskola txikietako zenbait materialekin online denda daukagula eskuragarri!!
Bertan umeentzako kamiseta manga luzeak zein motzak, helduentzako kamisetak zein sudaderak aurki ditzakezue.
ESKOLA- SEGREGAZIOAREN KONTRAKO NEURRIAK KATALUINAN EZTABAIDA SAIOA
2023/03/22
Baikaratik bidalita:
Honekin batera bidaltzen da martxoaren 27an Ordiziako Urdaneta Eskola Publikoan Baikarak eta EHIGEk antolatu duten hitzaldi eta eztabaida saioan parte hartzeko informazioa eta gonbidapena.
Halaber jakinarazten da martxoaren 28an, bigarren saio bat burutuko dela Bilbon arratsaldeko 18:00etan Abandoko udal aretoan.
ESKOLA- SEGREGAZIOAREN KONTRAKO NEURRIAK KATALUINAN
EZTABAIDA SAIOA –
HIZLARIA – LIDON GASULL
Martxoak - 27 -
18:30
Urdaneta Eskola Publikoa
ORDIZIA
2023/03/22
Online denda bat ireki dute eskola txikietako neguko arropa erosteko ekainaren 11a baino lehen.
ETA HALA EZ BAZAN?
2023/03/08
💜 Eta hala ez bazan? 💜
📌 Betiko istorioen inguruan gogoeta egitera gonbidatu nahi dugu, 📚 ipuinek haur eta nerabeengan duten eragina ikusaraziz. 👀
Estereotipoetatik aske hazteko eskubidea aldarrikatzen dugu!
🎬 Bideoa gainera, euskaraz da ‼️ . Hezkidetzaren aldeko bitartekoak beharrezkoak ditugu, are gehiago gure hizkuntzan.👅
▶️ Ikusi, zabaldu, partekatu 😜
www.parean.eus
https://youtu.be/mvbKjefine0
2023/03/01
Gure Platera Gure Aukerak newsletter berria bidali du, arakatu hemen:
2023/02/17
EHIGE-ek albiste berriak ditu, arakatu hemen
2023/02/03
EHIGE-ek albiste berriak ditu, arakatu hemen
2023/01/26
Gure Platera Gure Aukerak newsletter berria bidali du, arakatu hemen:
2022/11/30
Gure Platera Gure Aukerak newsletter berria bidali du, arakatu hemen:
2022/10/27
Hemen Baikaratik bidalitako informazioa:
IGE agurgarria:
Zuengana zuzentzen gara berriro ere azaroaren 5ean 17:30etan Bilboko Hezkuntza Ordezkaritzatik (Gran Via 85) abiatuko den “Hezkuntza publikoaren alde. Hezkuntza Lege honi, ez!” manifestazioaren parte hartzera animatzeko.
Izan ere, 2022-23 ikasturte honetan EAEko Hezkuntza Legea onartu nahi du Jaurlaritzak. Jadanik ezagutzen dugu Lege horren aurreproiektua, zeinek ez dien erantzuten eskola publikoaren beharrei.
Eskola publikoa ardatz izango duen hezkuntza-sistema propioa nahi dugu, hezkuntza kohesionatua, berdintasunezkoa eta euskalduna bermatuko duena.
1. Sare publikoa sendotzea eta handitzea proposatzen dugu, herritar guztientzako eskubideen bermea baita. Horretarako, beharrezkoak dituen baliabide guztiak zuzenduko zaizkio eta publifikazio bideak ahalbidetuko dira sare honen parte hartu nahi duten ikastetxeentzat.
2. Ikasleen euskalduntzean erreferente izaten jarraituko duen eskola publikoa izan nahi dugu. Aurreproiektuak ez du indartzen hezkuntzak euskararen eta euskal kulturaren garapenaren bermatzaile gisa duen zeregina. Ez dira gainditzen hizkuntza-ereduak eta ez da jasotzen murgiltze eredua, ezta euskal curriculuma ere.
3. Hezkuntza komunitatearen parte-hartzean oinarrituta, elkarrekin lan egingo duten eskola publikoen sare solidarioa nahi dugu, herri eta auzoetan txertatuak.
4. Euskal gizarte kohesionatuaren aldeko apustua egiten dugu. Egungo hezkuntza sistema publiko-pribatu dualak ez du kohesioa bermatzen.
5. Euskal hezkuntza sistema publiko laikoa nahi dugu. Legeak kontrakoa planteatzen du: erlijioaren eskaintza derrigorrezkoa izango da eskola publikoan eta ideiario erlijiosoa duten itunpeko ikastetxeek publikoen finantzazio berbera jasoko dute.
INFORMAZIO PRAKTIKOA:
· EHIGEk 100€ko dirulaguntza emango dizue manifestaziora etortzeko antolatzen duzuen autobus bakoitzagatik. Jar zaitezte harremanetan zuen federazioarekin informazio gehiago izateko.
· Manifestazioaren kartelaren inprimitzeko bertsioa atxikitzen dizuegu. Ikastetxean bertan jasoko dituzue ere kartel fisikoak.
· Pankartak egin eta eskegi zuen ikastetxearen kanpoaldean. Sindikatuetako egoitzetan pankartak egiteko materiala eskuragarri duzue, behar izanez gero. Topaguneko eragile eta plataformetatik saiatuko gara laguntzen (pankarta eredua).
· Argazki bat atera ikastetxean kartelarekin edo pankartarekin eta bidali helbide elektroniko honetara eskolapublikoazharro@gmail.com zuen atxikipena bidalita urriaren 28a baino lehen.
· Harro kantua eta dantza ikastera animatzen zaituztegu.
· Deskargatu hemen manifestazioa aurkezteko prentsaurrekoaren testua.
Eskerrik asko eta gora eskola publikoa!
Azaroaren 5ean denok Bilbora!
2022/10/27
Hemen Baikaratik bidalitako informazioa:
IGE agurgarriak,
Urriaren 13an amaitu zen EAEko Hezkuntza Legearen aurreproiektuari ekarpenak egiteko epea.
Atal hauei buruzko ekarpenak egin ditugu:
Hezkuntzaren Zerbitzu Publikoa: Aurreproiektuak argi eta garbi uko egiten dio eskola publikoa ardatz izango duen hezkuntza-sistema bat eraikitzeari, eta titulartasun publikoko ikastetxeek eta titulartasun pribatuko ikastetxeek osatutako Hezkuntzako Zerbitzu Publikoa sortzen du, zerbitzu hori osatuko duten ikastetxeek bete behar dituzten baldintzak zehaztu gabe.
Planifikazioa: azken hamarkadetako plangintzaren irizpide nagusia itunpeko ikastetxe pribatuetako eskola-postuen gehiegizko eskaintza sustatzea izan da. Aurreproiektuak ez du irizpide hori zuzentzen.
Autonomia eta gobernantza: hezkuntza-komunitatearen zeregina bigarren mailan geratzen da, eta desagertu egiten da guraso-elkarteei, federazioei eta konfederazioei buruzko aipamena, bai eta horiek sendotzeko eta garatzeko finantzaketa-mekanismoak ezartzeari buruzkoa ere.
Euskera: ez dugu aurrerapenik ikusi euskararen normalizazio-prozesuan.
Artikulu honetan aurkituko duzue informazio gehiago: https://www.ehige.eus/eu/euskal-hezkuntza-legearen-aurreproiektua-partekatzen-ez-dugun-eskola-eredua/
Hezkuntza sailera bidali dugun testu originala duzue hemen: https://www.ehige.eus/wp-content/uploads/2022/10/EHIGEren-ekarpenak-EAEko-hezkuntza-legearen-aurreproiektuari-2022-10-13.pdf
Beti bezala, zalantzarik izatekotan, jar zaitezte harremanetan zuen federazioarekin.
Agur bero bat,
2022/10/21
EHIGE-ek albiste berriak ditu, arakatu hemen
2022/09/29
Gure Platera Gure Aukerak newsletter berria bidali du, arakatu hemen:
2022/09/29
EHIGE-ek albiste berriak ditu, arakatu hemen:
2022/09/28
Hemen Euskaltzaleen Topagunetik bidalitako informazioa:
Kaixo adiskideak;
GAU BELTZA-ren bezperatan gaudenez, Euskaltzaleen Topaguneak ospakizun horri buruzko buruzko doako online formazio saio bat egingo du urriaren 6an, ostegunez, arratsaldeko 18.00etan.
Ordu eta erdiko iraupena izango du saio horrek eta bertan, GAU BELTZA ospakizunaren nondik norakoak azaltzeaz gain, zenbait herritako esperientziak ere ezagutuko ditugu. Gai interesgarria delakoan gaude eta oraindik GAU BELTZA ospatzen ez den hainbat herrietako eragileentzat oso aberasgarria izan daitekeela uste dugu, beraz parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Izena emateko, hemen duzue esteka:
https://forms.gle/K2enbHFpbTZKjxRW6
Parte hartuko duzuelakoan, besarkada handi bat eta mila esker!
2022/06/24
Hemen PANTAILAK EUSKARAZ bidalitako informazioa:
2022/06/01
Hemen BAIKARA aldizkaria formatu digitalean:
2022/05/25
Hona hemen kartela:
2022/05/24
Hona hemen errezildarren mezua:
Egun on, denoi:
Lehenengo eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu guzti-guztioi "Elkar ezagutuz" gure ekimentxoa antolatzeko behar izan dugun informazioa partekatzeagatik!!! Gure ikasleak gustura ari dira orain lehiaketarako galderak prestatzen, 26 eskolen inguruko kartelak prestatu ondoren. Egunean bertan parte hartzea baino ez da falta!!!
Horrez gain, harrera-ekitaldian bertan dantza egiteko aukera ere izango dugu, eta honi erantsita eskola txikien abestiaren erritmoan sortutako bi koreografia bidaltzen dizkizuegu, bi bertsio (erraza eta zailagoa). Ez beldurtu! Ematen duena baino errazagoa da eta! Saiatzea da kontua! Eta festa egunean denok batera egingo dugu dantza!
ERREZIL Eskola txikien festa Dantza ERREXA
2022ko Eskola txikien festarako prestaturiko dantzaren bertsio erraza.
https://www.youtube.com/watch?v=9fO5eMy3XJM&t=3s
ERREZIL Eskola txikien festa Dantza
2022ko Eskola txikien festarako prestaturiko dantza.
https://www.youtube.com/watch?v=08-QZFdYOFA
Beno, bada, berriz ere mila esker denoi, eta animo, azken txanpa dugu eta!!!
Zain izango gaituzue ekainaren 12an!
San Martin Herri Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak
Hemen "Ur garbi asko dator" bertsoaren grabazioa, iaz Imanol Lazkano bertsolariak sortu ziguna eta guk horrenbeste maite duguna. Izan ere, eskola txikien sena oso ondo azaltzen du bertsoak, eta sarea osatzen dugun guztiontzako oso egokia dela irizten diogu. Hortaz, animatu eta abestu zeuek ere zeuen eskoletan ikasi arte, festaren harrera-ekitaldian denok elkarrekin egitea nahi dugu eta!
2022/05/20
Hemen daukazue Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren egitaraua:
2022/05/14
EHIGE-ek 2022ko martxoaren 31ean Bilbon eskainitako hitzaldia:
https://www.youtube.com/watch?v=ASUihT_s5dk
2022/05/13
Baikaratik bidalita:
Ekainaren 5ean EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN 29. JAIA ospatuko dugu Bastidan (Araba). Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, Federaziotik Bastidara gerturatzera animatzen zaituztegu , Hezkuntza Publikoaren aldeko eguna jai giroan ospatzera.
Festara joateko autobus bat antolatzea erabakitzen duten guraso elkarteek 100 euroko laguntza jasoko dute. Dirulaguntzaren ordainketa jaso ahal izateko garraio enpresaren faktura aurkeztu beharko da Baikara Federazioan. baikara@baikara.eus
2022/05/12
Aurtengoan, Errezilek hartu du eskola txikien jaia antolatzeko ardura, eta ekainaren 12an, Errezilen ospatuko da Gipuzkoako eskola txikien jaia.
Antolatu dituzten ekimen askoren artean, herri bazkaria ere izango da bertara etortzen direnen guztientzat.
HELDUEN MENUA: 17 euro
Entsalada, kroketak, oilaskoa, Ezeizaneko pastela; ogia, kafea eta edaria (ardoa, sagardoa eta ura).
HAURREN MENUA: 11 euro
Kroketak, oilaskoa, izozkia; ogia, freskagarriak eta ura.
Norbait animatzen bada jarri harremantan komunikazio batzordearekin
2022/05/11
Maiatzaren 26an, ostegunez, GAU BELTZA ospakizunari buruzko doako online formazio saio bat egingo dute Euskaltzaleen Topagunekoek goizeko 10.00etan.
2 ordu iraungo ditu saio horrek eta bertan, GAU BELTZA ospakizunaren nondik norakoak azaltzeaz gain, zenbait herritako esperientziak ere ezagutuko dira.
Izena emateko, hemen duzue esteka:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSd3Ml8UJmrY7IVHolwlBFNHIlxTocZ8_FBEu485O-dqCkQ6hA/viewform
2023/01/26
Gure Platera Gure Aukerak newsletter berria bidali du, arakatu hemen:
2023/09/30
Gure Platera Gure Aukerak newsletter berria bidali du, arakatu hemen: