Katiluzar elkartean batzordeen bidez lan egiten dugu. 5 batzorde ditugu: ekonomia eta eskolaz kanpoko ekintzak, komunitatea, komunikazioa, jangela-garraio eta jaiak eta patioa. Ondoren aurkituko duzue bakoitzak egiten duena:


KOMUNIKAZIO BATZORDEA  

Hauek dira batzordearen zereginak:  

- Komunikazio eskolarekin: Komunikazio iraunkorra ikasturteko gaiak lantzeko.  - Komunikazioa beste eragile.batzuekin:  

o Baikara.  

o Eighe.  

o Eskola.txikiak:bilerak, eskola txikietako arroparen kudeaketa eta salmenta,  amankomuneko baliabideak (formakuntza, etab.)  

o Besteak.  

- Barne komunikazioa: bileren deialdiak, aktak, elkarteko dokumentazioaren  kudeaketa, korreoaren kudeaketa, buzoia…  

- Formakuntza.  

- Weba eguneratzea.  


EKONOMIA- ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK  

Kanpoko ekintza eta ekonomia batzordearen eginkizunen laburpena: 

- Irailean kurtsoan zehar egiteko kanpoko ekintzak eskaini.  

- Kanpoko ekintzetarako monitoreak topatu eta nominak/ordainketak bideratu.  - Eskola kiroleko antolakuntzan eta bileretan parte hartu.  

- Eskola kiroleko kuotak kobratu eta ordainketak egin.  

- Guraso elkarteko kuoten eta eskola kanpoko ekintzen kuoten ordainketak egin  direla baieztatu.  

- Kurtson zehar eskolatik egindako irteeretako autobusak, sarrerak, aktibitateak  ordaindu.  

- Beste batzordeek antolatutako ekintzek sortutako gastuak ordaindu.  

- Diru laguntzak eskatu.  

- Kontu korronteko diru sarrera eta irteeren arteko balantzea egin.  


PATIO BATZORDEA  

2019an sortu zen batzordea, aurreko urtean Tabakalera proiektuarekin patioa eraberritu  ondoren. Batzordea patioa bizirik mantentzeko helburuarekin sortu zen. Beharren arabera,  gauza berriak sortu eta zeudenak mantentzeko helburuarekin.  

Batzordea sortu zenetik lan nagusia txabola izan da. Komunitate osoaren laguntzarekin txabola  berria sortu eta hori mantentzea izan da batzordearen lan garrantzitsuena.  

Aurtengo kurtsoan, hasierako helburu nagusia hartuz, patio osoari eman nahi diogu buelta bat.  Egoera oso txarrean zeuden hainbat elementu kendu eta prozesu motz baten ondorioz, beste  buelta bat eman eta momentuan daude beharrei egokitutako planteamendu bat egin nahiko  genuke.  

Aurten egindako lanen errepasoa eginez:  

- Egoera txarrean zeuden egurrak kendu. Ikasturte hasieran egin zen.  - Etxetxoa txukundu: barrutik eta kanpotik beste buztin kapa bat eman zitzaion. Komunitate  batzordeak landuta eta Axpiren laguntzarekin, eta haurrekin batera, kanpotik margotu egin  zen.  

- Txirrista inguruan ere, segurtasuna hobetu da (egur berriak jarri eta konpondu).  - Gure ideiek zein harrera zuten jakiteko, galdetegi bat prestatu eta Katiluzarrera bidali zen.  26 erantzun jaso ziren. Hauek ondorio nagusiak:  

o Patioa, orokorrean, oso ondo baloratzen da. 10etik 8 jende gehienak.  o Egurrak lehen zeuden bezala jartzeak babes zabala du, %96,2.  

o Izkinan eserlekuak jartzearen alde, %88,5a.  

o Jostailu kutxa izatea ondo baloratzen bada ere (%83,3a), giltzaren kudeaketan  inplikatzeko prest %33,3a bakarrik.  

o Zutabeak apaintzearen alde, %92a.  

- Eskolak ere badauka patio arduradun bat eta berarekin ere harremanetan egoten gara  kurtsoan zehar, beraiek ikusi ditzaketen beharren baitan planteamenduak egiteko. 


JAIAK-JANGELA-GARRAIO  

Jangela gaiaren inguruan izaten diren hitzaldietan parte hartzen dugu.  

Kurtso hasieran eskolako jangela arduradunarekin hitz egin, beharren bat, arazoren bat…  suertatzen bada, konponbidea emateko.  

Kurtso hasieran, taldeko urtebetetze festa egin nahi duten ikasleen urtebetetze zerrenda osatu.  Kurtso osoan zehar eskolako garraio arduradunarekin irteeretarako autobusak kudeatu.  

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera. Eskolarekin eta Olentzero eta Mari Domingiren papera  betetzen dutenekin eguna adostu. Ludoteka eskaera egin auzo dualean, ludoteka apaintzeko  apaingarriak (lasto fardoa, kalabazak…). Trikitilariak.  

Santo Tomas. Elkartean egosten da txistorra, beraz bazkide bat behar da. 6. mailako ikasleekin  batera prestatzen da. Ondoren garbiketa.  

Gabon gaua: Ibilbidea eta abestiak eguneratu eta inprimatu. Diruaren poltsa. Trikitilariak.  

Santa Ageda bezpera: Ibilbidea eta abestiak eguneratu eta inprimatu. Diruaren poltsa. Makilak.  Trikitilariak. Bazkarirako Ur Mian Juntari baimena eskatu, bazkariaz enkargatu.  

Inauterietako merendola: Erosketa, prestaketa eta garbiketa.  

San Antonio/eskolako jaialdia: Merendolarako erosketa, prestaketa eta garbiketa. Eta  arratsalderako jolasak antolatzea.  

Kurtso bukaerako bazkaria. Katering zerbitzua lotu.  

KOMUNITATEA BATZORDEA  

Zer da komunitate batzordea eta zer lantzen du?  

Komunitate batzordetik Eskolako eragile desberdinekin zer ikusia duten gaiak lantzen ditugu.  Eskolako komunitatea irakasle, guraso, ikasle, zaintzaile eta begiraleek osatzen dugu.  

Lortu nahi duguna aukeratutako gaietan sentsibiliazioa areagotzea, gaia ikus araztea eta  bakoitzaren etxean edo ingurunean lantzea eta hausnartzea da.  

Orain arte, gaiak lantzeko modua urtean zehar egun esanguratsuak aukeratu eta horien bidez  gaia eskolara eramatea izan da.  

Eskolako zuzendariari gaia nola landuko genukeen proposamena egin izan diogu eta baita  ekintza zehatzak proposatu, eguna aitzakia hartuta gaia lantzeko.  

Aukeratu izan diren egunak  

AZAROAK 25: EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA  ABENDUAK 3: EUSKARAREN EGUNA  

MARTXOAK 8: EMAKUMEEN EGUNA  

MAIATZEAN KULTUR ANIZTASUNAREN ASTEA  

EKAINAREN 5: INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA 

Gaiak modu oso desberdinetan landu dira eta ekintza asko egin ditugu, batzuk aipatzekotan  auzoko emakumeen presentzia eskolan beraien bizipenak kontatuz, eskulanak martxoak 8an,  ipuin kontaketak, herrialde desberdinetako gurasoen parte hartzea beraien ohitura, kultura,  etab. ezagutarazteko, buru handien tailerra…  

Gai konkretu hauetaz gain, orain arte Gabonetako Mari Domingi eta Olentzeroren eskolako  bisita antolatzen lagundu dugu.  

Puntualki batzorde desberdinen diagnostiko bat ere egin genuen, lantalde bakoitzak zenbait  gaien inguruan egiten duen lanketa jaso eta hobetzeko proposamenak iradokiz.  

Gure lanerako eremua esan bezala, urte hauetan eskola izan da, hau da, eskolako ikasleak.  Gure batzordean gaia landu, hausnartu eta unean uneko giroa aztertu ondoren eskolari  proposamen bat egin izan diogu, ekintza konkretuak proposatuz.  

Azken kurtsoan, 2021-2022, gure eragin esparruan, eskolan, nahasmendu eta lan karga  dexentea sortu dugula jakinda, baita irakasleen ezintasuna zenbait kasutan guk  proposatutakoa aurrera eramateko, 2022-2023 ikasturterako gure lan eremua auzora  zabaltzeko hautua egin nahi dugu.  

Aurrez aipatu moduan, komunitatea ikasleez gain irakasle, laguntzaile, guraso zein auzotarrok  osatzen baitugu eta horretan zentratu nahiko genuke eta horri begirako lanketa egin aurtengo  kurtsoan.